Aste honetan saskibaloi partidarako eta antzerkirako sarrerak zozkatuko ditu HITZAk

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 11

ondoko-hilobiko-tipoa Urola Kostako HITZAren harpidedunek bi sari eskuratu ahal izango dituzte aste honetan. Zozketa bat Gipuzkoa Basket eta Valencia Basket taldeen arteko saskibaloi partida ikusteko sarrera bikoitz bat izango da. Bestea, Zumaian antzezlan bat ikusteko: Ondoko hilobiko tipoa izenekoa. Bost sarrera bikoitz zozkatuko dira antzerkirako. Saskibaloi partida larunbatean izango da, eta antzezlana, ostiral gauean. Zozketan parte hartzeko deitu 943-890017 telefono zenbakira, edo HITZAren webgunean bertan hartu parte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide