Azpeitian kaldereroen festa otsailaren 22rako antolatu dute. "Herritarrak, eragileak, elkarteak edota taldeak" egun horretako konpartsan parte hartzera deitu ditu Udaleko Festa Batzordeak. Kaldereroen konpartsak 19:00etan irtengo du Arana kaletik. "Elkarlanari esker Azpeitiko festak gero eta hobeak egiteko aukera dago", esan du Mikel Ibarzabal festetako zinegotziak.
Kaldereroen astebururako Azpeitian antolatu duten egitaraua honakoa da:
Otsailak 22, larunbata:
- 19:00etan, kaldereroen konpartsa, Arana kaletik irtenda. Azpeitiko Musika Bandak hartuko du parte. Honako ibilbidea egingo dute: Bustintzuriko Errebala, Artzubia, San Martin egoitza, herriko plaza, Enparan kalea, Erdikalea, Elizkalea, Donejakue Kalea eta ondoren bukaera herriko plazan. Trapu Zaharrak eta Kalderero martxa abestuko dituzte.
- 23:00etan, Heavy Gaua, Sanagustin kulturgunean. Metalhika eta DJ Oker.
Otsailak 23, igandea:
- 13:00etan, Azpeitiko Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea abesbatzaren kontzertua. Azpeitiko Argazki Elkartekoek inauterietako argazkiak proiektatuko dituzte. Sanagustin kulturgunean.