Bodologuak saio arrakastatsuaren ondoren, Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu berriz ere elkarrekin ikusteko aukera izango da Zarautzen. Otsailaren 22an aurkeztuko dute Modelon
Potologuak, Anartz Zuazuak zuzendutako obra. Umorea ardatz hartuta, gizartearen eta harremanen analisi bat egingo dute, bakarrizketa formatuan. Bi saio egingo dituzte: bata 20:00etan eta bestea 22:00etan.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Zarauzko Turismo Bulegoan. Hilaren 21a bitartean erosi ahalko dira bertan, zortzi euroan. Egunean bertan ere eskuratu ahalko dira, Modeloko lehiatilan 18:30etik aurrera.