Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Langunea 2014 programa abiatuko du Urola Kostako Udal Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Ekimen berria eskualdeko langabeei eta lana galtzeko arriskuan dauden pertsonei dago zuzendua eta elkar laguntzeko eta kooperaziorako gunea izan nahi du. «Helburua norberaren lana bilatzeko prozesua hobetzea eta bakoitzaren baliabide, autokonfidantza eta potentzialitatea azalaraztea da».
Egitasmoak bi atal ditu. Alde batetik, prestakuntza teorikoa eskainiko du; bertan konpetentzia eta trebetasun profesionalen hobekuntza landuko dute; baita garapen pertsonala eta aldaketen kudeaketa ere. Horretaz gain, automarketina eta lan merkatuarekiko posizionamendua jorratuko dute. Egitasmoaren bigarren atala aplikazio praktikoa izango da; bertan prestakuntza teorikoa praktikan jarriko dute parte-hartzaileek; gainera, bakarkako jarraipena jasoko dute.
Hautaketa prozesua
Ekimena 2014ko martxotik ekainera bitartean astelehentik ostegunera 09:00etatik 13:00etara izango da Urola Kostako Udal Elkarteak Abendaño Industriagunean duen egoitzan,
Langunea 2014 Programan izena eman nahi dutenek, eskaera orria hilaren 12tik 26ra udal elkartean bertan edo lanpoltsa@urolakosta.org helbidean aurkeztu beharko dute. Eskaera orria eskurragarri dago www.urolakosta.org webgunean. Izena ematen dutenen artean hautaketa prozesua egingo da.
Egitasmoaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek 943-890808 telefono zenbakira hots egin eta Prestakuntza eta Enplegu Sailagatik galdeginda izango dute hori eskuratzeko aukera.