Denboraleak triskantza handiak egin ditu, eta Saharautz Elkartasun Taldekoak beldur ziren malekoian gorderik zutena ea hondatuko zuen. Uste baino kalte gutxiago jasan du bildutakoak, hortaz, galera txikia izan da eta jasotakoa, aldiz, handia. Honenbestez, Saharautz taldeak eskerrak eman nahi dizkiete Elkartasun Karabanan lagundu duten guztiei.
Itsaso harrotuen osteko barealdian lokaleko materiala berrantolatu eta atera behar izan zuten, korrika eta
presaka, berriz itsasoa nahastean hondatu ez zedin. Bildutakoa lekuz aldatzeko herritar askoren laguntza izan zuten, eta horiei ere eskerrak eman nahi dizkiete Saharautz taldekoek.