Duena bi urte 20 zumaiarrek parte hartu zuten Gordetako Artea erakusketan. (Egilea: Zumaiako Udala)
Herritar askok erretiroa hartzen duenean eskulanak egiteko zaletasuna hartzen du. Horren jakitun da Zumaiako Nagusien Mahaia eta ekainaren 18tik 29ra
Gordetako Ateak erakusketa zabaldu nahi du, 60 urtetik gorako zumairrek egin dituzten eskulanak erakusteko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehentasuna herrian orain arte erakusketarik egin ez duten zumaiarrek izango dute. "Edozein motatako eskulanak onartuko dira, beti ere gutxieneko material bat izanez gero. Badakigu zumaiar ugari, artea eta era askotako eskualanak jorratzen ari dela eta erakusketan parte hartzera animatu nahi ditugu" zehaztu dute.
Ekimenean euren lanak erakutsi nahi dituzten herritarrek otsailaren 20a baino lehen Gizarte Zerbitzuetara 943-862200 telefono zenbakira hots egin edota
gizartelangilea@zumaiakoudala.net helbidera idatzi beharko dute.