Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur 06:00etan hasi eta 24 orduz egongo da indarrean alerta laranja olatuengatik. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ezarri du, aurreikuspenen arabera, 6 metroko olatuak izan daitezkeelako kostaldean. Haizeari dagokionez alerta horia zeukan ezarrita, baina laranjara igo dute adituek. Gaur eguerditik 15:00etara bitartean egongo da arrisku handiena.
Horrez gain, alerta horia ere ezarri du Jaurlaritzak. Elurrari dagokiona da, 09:00etatik gauerdira bitartean egongo da indarrean.