Gero eta zale gehiago ditu futbolak Orion. Hazkundean dago futbola. Gero eta jokalari gehigo ditu Orioko klubak. Aurten, 135 futbolari federatu dira hain zuzen, haurretatik hasi eta erregional kategoriaraino. Horrez gain, 30 beterano ere elkartzen dira, zuzendaritzan laguntzeaz gain igandeetan futbolean jokatzeko. Baloiari ostikoka aritzen direnen kopurua handitu egin da, baita zelaiera gerturatzen diren ikusle kopurua ere.
"Orio, tradizio eta kulturagatik, beti arraunlarekin lotu da; eta gainontzeko kirolak arraunaren itzalean egon dira eta egongo dira", dio Jaime Coladok eta gaineratzen du "arrauna ikur izanagatik gainotzeko kirolak indartzen ari dira, eta kirolarien kalitatea ere asko handitu da. Horren adibide dira Ohiana Blanco, Jon Azkue, softballeko emakumeak, Imanol Alguacil eta beste asko".
Euskal futbolarien harrobia gorpuzten ari dira Orioko futbol taldekoak. "Taldearen %90 Orio eta Aiarrak dira, gainontzekoak, zarauztarrak", azaltzen du Coladok. Guztiak Mendibeltz zelaian elkartzen dira futbol partidak jokatzeko. Gaurkoan agenda luzea daukate, goizeko 9:30etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte. Goizean goiz alebinen partidak jokatuko dira, 10:45etatik aurrera benjaminena, eta 12etan, goiza amaitzeko, Orioko - Ostadar infantilen partidua izango da.
Arratsaldean, 16:00etan Keta-Aurrera Ondarroa partidu jokatuko da, erregional mailakoa. Partidu hori amaitzean, arratsaldeko 18:00etan, jubenil ohore mailako Orioko-Usurbil partidua jokatuko da. Jardunaldia azken partidu honekin amaituko da Orion. Klubak oriotar eta aiarren animo ohiuak entzun nahi ditu, gaur, Mendibeltz futbol zelaian. Hortaz, bertaratzeko gonbita egiten die herritarrei.