Pasa den asteburuan
Zumaia eskuz esku bigarren eskuko azoka antolatu zuten Zumaiako Alondegian Zumaiako Udalak eta Arazi enpresak elkarlanean, zumaiarren laguntzarekin. Antolatzaileak "gustura" dira, helburuak lortzeaz gain, "iazko emaitza hobetzea" lortu baitute. Aurtengo edizioan bi mila produktu baino gehiago jarri dituzte salgai eta horietatik 959 saldu dira. 57 lagunek jarri dituzte produktuak salgai. "Hainbat produktu berrerabili dira eta saldu ez zirenetatik zenbait produktu doahaintzan jasoko ditugu" azaldu dute antolatzaileek. 300 produktu inguru jaso dituzte dohaintzan eta Zumaiako Caritasek eta Gurutze Gorriak banatuko ditu behar gehiena duten familien artean.
Gainera, herritarren artean hondakinen murrizketaren inguruko sentsibilizazioa ere sustatu dute bigarren eskuko azokarekin. "Herritarren parte-hartzeari esker, hainbat produkturen bizitza luzatzea lortu dugu, berrerabilpena sustatu eta hondakinen sorrera murriztuz".