Elkarlanean egindako liburua

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 7a

(Gipuzkoako Hitza) Irungo Alkatea auzoetan egitasmoa; Azpeitiko Denon artean; Mutrikuko Mutriku 2022; Oñatiko Herri Jorran proiektua; Donostiako Ttipi-ttapa; Abaltzisketako Parte hartzea indartzen. Horiek dira Herritarrekin liburuan jasotako esperientzietako batzuk. Azken bi urteotan Gipuzkoako 62 herritan egindako 137 parte hartzeko prozesu bildu ditu Imanol Azkue idazleak (Zumaia, 1965). Legegintzaldi honetan parte hartzearen kultura sustatzen egindako lanaren “erradiografia bat” da Herritarrekin. Astelehenean aurkeztu zuten, Errenteriako Xenpelar etxean. Aurkezpenean parte hartu zuten liburuaren egileak berak, Arantza Ruiz de Larrinaga Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako zuzendariak, Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Oarsoaldeko beste herri batzuetako udal ordezkariek. Jarraitu irakurtzen.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide