Sahararen aldeko Euskal Karabanaren harira eginiko janari bilketa kanpainan iaz baino 1000 kilo gehiago bildu dira aurten, 2400 kg janari eta jostailu zehazki. Sahararen Lagunak elkarteko kideak pozik daude kanpainak izan duen erantzunarekin, emaitza oso onak lortu baitituzte. Ohar bat kaleratu dute elkartekoek janari bilketan modu batera edo bestera parte hartu duten guztiei eskerrak emanez: udalari, herriko ikastetxeei, merkatariei, Herrio natur taldeari, komunikabideei eta herritar guztiei.