Lehen mailako ofizial balio anitzeko lanpostua betetzeko probetako lehen azterketaren emaitzak argitaratu ditu gaur, otsailaren 5ean, Orioko Udalak. Lanpostu horretako oposizioko lehen fasea da urtarrilaren 16an eginiko azterketarekin hasi zen. Azterketako emaitza zuzenak eta hautagaien emaitzak udaletxeko iragarki-taulan eta www.oriora.com webgunean zintzilikatu dituzte, hemen.
Azterketa berrikusteko bost laneguneko epea eman du udalak, eta erreklamazioak egiteko berrikuspenaren egunetik hasita bi lanegunekoa. Erreklamazio horiek idatziz eta epaimahaiko lehendakariari zuzenduak aurkeztu behar ditu hautagaiak udaleko erregistro orokorrean.
Hautaketa prozesuko bigarren ariketa euskara mailaren ingurukoa izango da. Euskarako 2. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzeko proba egingo diete hautagaiei. Azterketa horren data eta tokia udaletxeko iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko dituzte.