Miriam Mendozaren eskutik, ipuin kontaketa saioak izango dira Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan asteazkenean. Lehenbizikoa 17:00etan izango da eta bost eta bederatzi urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. 18:00etan, berriz, hamar urtetik gorakoei kontatuko dizkie Mendozak ipuinak.