Kale guztiak kantuz poztuz

Karkara.eus 2014ko otsailaren 7a

Usadioari jarraituz kantu-eskean ibili ziren Aia eta Orioko ikasleak otsailaren 4ean

Makilak lurrari kolpeka erritmoa markatuz, trikitia eta panderoak doinua jarriz, koplak abestuz eta bertsoak kantatuz. Ikasle, guraso eta irakasleak. Guztiak aritu z...

Usadioari jarraituz kantu-eskean ibili ziren Aia eta Orioko ikasleak otsailaren 4ean

Makilak lurrari kolpeka erritmoa markatuz, trikitia eta panderoak doinua jarriz, koplak abestuz eta bertsoak kantatuz. Ikasle, guraso eta irakasleak. Guztiak aritu ziren Orio eta Aiako kaleak, Santa Ageda bezpera zela eta, kantuz alaituz. Batzuk baserriz baserri; besteak, kalez kale; eta azkenak, tabernaz taberna.

Lardizabal Herri eskolan

Lau talde irten ziren kantu-eskean goizeko 9:30etatik aurrera. Gazteenak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak, Kurpidea eta Laurgain auzoetan eta herrigunean ibili ziren abestean. LH 5 eta 6. mailakoak, aldiz, Etxetabaila eta Iruretaegia auzoetan izan ziren. Arrutiegia eta Olaskoegia basrrietan ere egin zuten eskea, baita Andatza auzoan ere.

Orioko Herri Ikastola

Bi ordu eta erdiz aritu ziren ikastolakoak Santa Eskean. Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntzako ikasleak 18:00etan abiatu ziren ikastolatik eta 19:00k aldera amaitu zuten, udaletxe parean. DBHko ikasleek hartu zieten testigua, 19:00etan, eta tabernaz taberna ibili ziren 20:30ak arte. Ikastolakoek ere bertsoak eta abestiak uztartu zituzten.

Zaragueta Herri Eskola

Trikitilarien laguntzarekin 10:00etan ekin zioten kantu-eskeari. Eskolan hasi eta herriaren erdigunera gerturatu ziren, bidean geldialdiak eginaz: Arrantzaleen kofradian, Zaharren babeslekuan, Kultur Etxean eta Udaletxean, urrunez urrun. Santa Eskeko ohiko abestiez gain, bertsoak ere kantatu zituzten ikasleek. Guztiek, ardatz berbera zuten: Orio herria. Herrian barrena ibili ziren, hortaz, herriari eta herritarrei kantatuz.

Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide