Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bailarako bertsozale elkarteak antolatzen duen Erniarraitz Sariketaren hirugarren kanporaketa egingo dute gaur, 22:00etan, Azkoitiko Kultur Etxean, eta finalerako txartela lortzen saiatuko dira Oier Etxeberria eta Iñigo Ibañez azpeitiarrak, Aitor Salegi zestoarra, Eneritz Arzallus errezildarra, Silvia Etxaniz azkoitiarra eta Nerea Ibarzabal markinarra. Gai-jartzaile lanetan ariko da Ane Iriondo.
Aurreko asteetan Azpeitian eta Errezilen jokatu dituzte kanporaketak, eta gaurkoarekin amaituko dituzte. Hurrengo ostiralean jokatuko dute finala, Azpeitiko Gaztetxean, 22:00etan. Oraingoz Amaia Iturriotz eta Saioa Alkaiza daude finalerako sailkatuta, aurreko bi kanporaketak eurek irabazi batituzte. Gainerako finalistak gaurko kanporaketaren ondoren ezagutuko dira; hiru kanporaketetako irabazleak eta puntuazio onenak lortu dituzten beste hiru bertsolariak izango dira finalean nor baino nor.
Eskualdeko bertsolari ugari ari dira lehian seigarren aldiz antolatu duten txapelketan.