Orioko Kultur Etxeko sarrera gurpildun aulkientzat egokituko dute

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 6a

Hurrengoa da kultur etxeko sarrera berriaren planoa. (Iturria: Orioko Udala) Otsailaren 10ean Orioko Kultur Etxeko sarrera irisgarritasun irizpideen arabera egokitzeko lanak abiatuko dituzte. Eraikinaren Eusko Gudari kaleko etxaurrean arrapala bat jarriko dute, gurpildun aulkientzat edota ume kotxeentzat egokitua. Arrapalak espaloiaren zati handi bat hartu ez dezan, kultur etxe aurreko bost aparkaleku kendu egingo dituzte eta eremu horretan espaloia zabaldu egingo dute. Orioko Udaletik jakinarazi dutenez, lanek hiru aste inguru beharko dute bukatzeko eta obrak irauten duen bitartean espaloi zati hori itxita izango da eta kultur etxera atzeko aldetik sartu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide