2.340.543,19 euroko aurrekontua onartu du Aiako Udalak

Karkara.eus 2014ko otsailaren 6a

Abenduaren 30ean onartutako aurrekontuak behin-betiko izaera hartu du

Udalbatzarrak 2013ko abenduaren 30ean onartutako aurrekontua guztiz onartu da hilabete beranduago, inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez delako. 2014ko ekitaldi ekonomikoa...

Abenduaren 30ean onartutako aurrekontuak behin-betiko izaera hartu du

Udalbatzarrak 2013ko abenduaren 30ean onartutako aurrekontua guztiz onartu da hilabete beranduago, inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez delako. 2014ko ekitaldi ekonomikoari dagokion 2.340.543,19 euroko aurrekontu-espedientea onartu da. Aurrekontuak ikusteko klikatu gastuak eta sarrerak.

Lanpostuen zerrenda eta plantila organikoaren behin-betiko onartzea ere eman da. Guztira 20 lanpostu onartu ditu Aiako Udalak. Horietatik zortzi karrera funtzionarioetarako eta 12 pertsonal laboralerako. Klikatu hemen zerrenda ikusi nahi izanez gero.

Auzi-errekurtsoa jartzeko epea Gipuzkoako aldizkari ofizialean iragarkia plazaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean amaituko da. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, birjarpen helegitea aurkeztu ahal izango da erabakia hartu duen organoari zuzendua. Erabakia argitaratzen den egunetik hilabete izango da horretarako.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide