2013ko Sustapen Ekonomikorako Planaren balorazio "positiboa" egin du Azpeitiko Udalak

Olatz Prat 2014ko otsailaren 6a

  Azpeitiko Udalak eta Azpeitia Lantzenek elkarlanean landu duten 2013ko Sustapen Ekonomikoaren Planaren balorazio "positiboa" egin dute gaur. Iaz 700.000 euro bideratu zituen Udalak ekintzaileei proiektu berriak martxan jartzeko diru laguntzetara eta enplegu formazioa eskaintzera. 2013an 41 proiektu diruz lagundu dituzte, eta gaur gaurkoz, 182.594 euro banatu dira dagoeneko eskatzaileen artean. Ekimen honen ondorioz, 49 lanpostu berri sortu dira herrian. Balorazioa positiboa izanik, 2014rako Sustapen Planari eusteko asmoa azaldu du eta Udal Gobernuak 900.000 euroko aurrekontu proposamena duela esan dute. Dena den, hil honetan eztabaidatuko diren Aurrekontu Orokorretan bozkatu eta onartu beharko da proposamen hau. Sustatzaileek dei egin diete herritarrei, "euren eskura dauden baliabide publikoak" probesteko. Krisi egoeratik irteteko "soluzioa ez" dela onartuta ere, "laguntza" izan nahi lukeela adierazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide