Arkaitz Bellon euskal presoaren heriotza salatuko dute gaur eta bihar hainbat herritan

Onintza Lete Arrieta 2014ko otsailaren 6a

Zumaian, esaterako, Magnolio aurrean elkarretaratze bat egingo dute gaur 20:00etan. Atzo jakin zen Arkaitz Bellon euskal presoa hilik agertu zela Cadizen, Puerto espetxeko bere ziegan. Dispertsioa eta Bellonen heriotza salatuko dute. Zestoan ere elkarretaratzea egingo dute gaur. 19:30ean elkartuko dira, plazan. Azkoitian bihar izango da elkarretaratzea, 19:00etan, plazan. Azpeitian 19:00etan asanblada egingo dute gaur plazan, ondoren elkarretaratzea izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide