Elkartasun bertso saioa izango da bihar gauean Zumaian

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 6a

Zumaian Elkartasun bertso saioa antolatu dute bihar gauerako. 22:30ean hasiko da bertso jaialdia eta Jon Maia, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dute bertan. Saiotik lortutako irabazia 2008an Erkibe etxea okupatu zuten hainbat gazteren sententzia eta epaiketa gastuak ordaintzeko erabiliko dituzte. Argazki erraldoia Igandean 13:00etan Gernika parkean, zubiaren ondoan, erabakitzeko eskubidearen aldeko argazki erraldoia ateratzeko deialdia egingo du Gure Esku dago ekimenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide