Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Merkatuak bere jarduera mantendu eta merkataritza gune dinamikoa izaten jarrai dezan, udal merkatuan hutsik dauden lokaletarako proposamenak bidaltzeko epea ireki du Zarauzko Udalak. Merkatuan sal daitezkeen produktuak udal ordenantza batek arautzen ditu, eta
ordenantza horretan aldaketak egitea da udalaren asmoa. Aldaketa hori norabide onean egiteko, herritarrek bere proposamena egiteko aukera izango du otsailaren 18ra arte.
"Kontutan hartu behar da proposamen hauek horixe direla, proposamenak, eta ez merkatuan negozio bat irekitzeko baimen eskaerak", argitu dute. Hori bai, proposatutakoaren arabera aldatuko du udalak ordenantza, eta horrek negozio mota horiek merkatuan bertan martxan jartzeko aukera emango du. Proposamenak Zarauzko udaletxean edota Etxezabalan aurkeztu beharko dira.