Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2010ean Getarian gertatutako auto istripu batean pertsona bat bat hil zen eta beste bi zauritu ziren. Ia lau urte geroago auto istripuaren arduradunari 385 euroko isuna jarri diote, eta urtebetez gidabaimena kenduko diote, "arduragabekeria arinagarik".
2010eko ekainearen 27an 20:50ak inguruan Zarautz aldetik zetorren furgoneta bat gehiegizko abiaduran sartu zen Getariara, eta errepidea eta espaloia bereizten dituen hesia, semaforoa eta frontoiko hesia aurretik eraman zituen. Tartean, baita une horretan frontoian nesken pala txapelketako partidak ikusten ari ziren hainbat lagun ere; istripuan 25 urteko gazte bat hil zen, eta bi lagun zauritu ziren. Berri agentziek azaldu dutenez, epailearen sententziak honakoa zehazten du: "Furgoneta hiri-altzarien kontra joan zelako sortu zizkion lesioak hil zen gazteari".
Zenduaren familia, bi zaurituak eta Getariako Udala "behar bezala indemnizatuak" izan zirela zehazten du txostenak.