Zarauzko Udalak gaur arratsalderako segurtasun protokoloa egin du

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 5a

Gaur arratsaldean kostara iritsiko den denborale berria dela eta, Zarauzko Udalak segurtasun protokoloa jarri du martxan. Horren arabera, 18:00etan, Zarauztik Zumaiara arteko N-634 errepidea itxi egingo dute bai ibilgailuentzako eta baita oinezkoentzako ere.
Itsasgora 21:00etan izango da. 19:00etan, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta Babes Zibila bilduko dira denboralearen zenbatekoa aztertzeko eta zein neurri hartu erabakitzeko. Orduan erabakiko dute Zarauzko malekoia itxi ala ez.
Dagoeneko malekoirako sarbideak ixteko beharrezko material dena prestatu dute, ixtea erabakiko balute ixteko. Zarauzko Udalak herritarrei dei egin die hartuko diren segurtasun neurriak errespetatu eta zentzuz jokatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide