Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gau gogorra izan da gaurkoa Igartza baserriko bizilagunentzat, senitartekoentzat eta suhiltzaileentzat, baserria guztiz suntsitu baitu sute batek. Goizaldeko hirurak pasa zirela, sua antzeman dute etxekoek eta oinetakoak janzteko ere astirik gabe, korrika atera dira etxetik. Ganbara erortzen ari zen ordurako. Suhiltzaileak iritsi direnerako teilatua eroria zen dagoeneko eta etxea salbatzeko ezer egiterik ez zutela ikusi dute. Igartza ondoko beste etxeari eta garajea eta bertan zegoen autoari sua ez iristeaz arduratu dira suhiltzaile eta boluntarioak. 05:30ak aldera itzali dute sua, nahiz eta oraindik txingarrak dauden. Etxean bizi ziren bi familiak onik daude.