Amaia Iturriotz zumarragarrak irabazi zuen joan den ostiralean, VII. Erniarraitz sariketako bigarren kanporaketa, Errezilgo Borondegin. Haren atzetik sailkatu zen Josu Oiarzabal Xenpelar. Orotara, sei bertsolari izan ziren oholtzan: Nekane Zinkunegi (Errezil), Josu Oiarzabal Xenpelar (Azpeitia), Paula Amilburu (Aramaio), Jon Ander Iriondo (Azpeitia), Ugaitz Beristain (Azkoitia) eta Amaia Iturrioz (Zumarraga).