Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira kartel lehiaketa antolatu du Zumaiako Berdintasun Sailak

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko otsailaren 5a

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Zumaiako Berdintasun Sailak horren harira kartel lehiaketa antolatu du. Kartelak Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna. Zumaia 2014 testua eta Din A3 tamaina izan beharko du. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du eta kartela Emakumearen Asteko egitaraua argitaratzeko erabiliko dute.  Gainera, lehiaketara aurkezten diren kartelekin erakusketa bat antolatuko dute Forondan. Parte-hartzaile bakoitzak  hiru lan aurkeztu ditzake gehienez. Antolatzaileek jakinarazi dute lanak otsailaren 19a baino lehen aurkeztu behar direla Alondegia Kultur Etxean; lanarekin batera egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean entregatu beharko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide