Boliviarrekin elkartasunean eta elkarlanean lelopean egin zuten atzo Antoniano ikastetxeko ikasleek santa eskea. Frantziskotarren TAU Fundazioak herrialde horretan martxan duen heziketa proiektuaren aldeko eskea izan da. Antonianotik eskerrak eman nahi dizkiete zarauztarrei egindako harreragatik.