Hogeigarren edizioa egingo du aurten Oriako Traineru Jaitsierak

Karkara.eus 2014ko otsailaren 4a

Neguko prestaketa lantzen ari diren arraunlari eta elkarteek aurrerapenak neurtzeko helburuz sortu zuen 1995ean Orio AEk

Otsailaren 15ean 16:00etatik aurrera Oria ibaian egingo den Traineru Jaitsierak hogeigarren edizioa du aurten. 1995ean antolatu zuen lehen aldiz Orioko Arraun Elkarteak, traineruen liga, txapelketa eta bandera nagusiak udan egiten zirela eta arraunlariek neguko prestaketan egiten ari ziren aurrerapenak beste elkarteekin neurtzeko aukerarik ez zutela ikusita. Horrela, urtez urte eta edizioz edizio handitzen joan da parte hartzen duten ontzi eta kirolari kopurua. Baita ontzi motak ere: 2009tik aurrera Llagut Català eta Llaüt Mediterraneo izeneko ontziek ere parte hartzen dute jaitsieran. Horiek bederatzi arraunlari izaten dituzte arraunei tiraka, traineruak dituen hamalauen aldean.

Bi ibilbide prestatzen dituzte jaitsierarako, 4000 metrokoa bat eta 6000koa bestea. Lehenengoak Sarikoan du irteera eta Orion helmuga; ontzi mediterraneoek eta emakume, jubenil eta beteranoez osaturiko traineruek egiten dute. Bigarren ibilbidea maila goreneko traineruek egiten dute, Mapil-Agiñatik irtenda eta helmuga Orion duelarik.

Antolakuntzatik azpimarratzen dute beren nahia guztiek parte hartzea dela. Gizonezkoak eta emakumezkoak, elkarte federatuak, traineru mistoak... guztiak onartzen ditugu, jubeniletatik hasi eta beteranoetaraino.

Aurten 76 ontzi oraingoz

Aurtengo edizioan parte hartzeko 76 ontzik eman dute izena oraingoz; 49k gizonezko maila gorenean, 11k emakumezkoenean, 13k beteranoen mailan, bik jubeniletan eta batek Llaüt Mediterraneoko modalitatean. Guztira 1059 izango dira Oria ibaia jaitsiko duten arraunlariak. Ontzi horietatik 28 Gipuzkoa bertatik etorriko dira Oriora, 25 Bizkaitik, 12 Mediterraneotik, 10 Kantabriatik eta bat Ipar Euskal Herritik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide