Aiako Mendi Lasterketan izena eman daiteke dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 4a

Martxoaren 2an Aiako III. Mendi Lasterketa jokatuko da. Iaz bezala 10 kilometroko ibilbidea izango du, eta 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. www.herrikrossa.com helbidean eman daiteke izena 10 euroren truke. Lasterketa egunean ere izango da horretarako aukera, orduan 12 euro ordainduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide