Etzi (ostirala) bi hitzaldi izango dira Aian. 12:00etan Gipuzkoako fiskalitate berriak nekazariengan izango duen aldaketa izango dute hizpide KulturEtxean. 17:00etan, berriz, Eskola eta familien arteko harremanak hitzaldia eskainiko du Joxe Amiama psikopedagogoak Lardizabal Eskolan.