Zumaiako udal igerilekua itxita egongo da astebetez

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 4a

Sabaiaren zati bat erori da eta segurtasunagatik itxtea erabaki du udalak. (Zumaiako Udala) Igerilekuko ekintzak bertan behera utzi ditu Zumaiako Udalak  «segurtasunagatik». Hala ere, kiroldegiak ohiko funtzionamenduan jarraituko duela jakinarazi du. Igerilekuko sabai faltsuaren zati bat erori zen herenegun, eta erabiltzaileen segurtasuna bermatu ezin denez, astebete inguruz ixtea erabaki du udalak. «Asteburuan zati txiki bat erori zen, eta mantenu lanen bidez konpontzea edo gehiago ez erortzeko neurriak hartzen hasteko aldamioa muntatzeko lanak bukatu bezain pronto, 14 metroko beste zati bat puskatu zen», azaldu dute. Sabai faltsua kendu egingo dute. Sabaia kendu ostean, aztertu eta baloratuko dute zer egin edo nola konpondu. Udalak egin dituen aurreikuspenen arabera, astebete inguru mantenduko dute itxita igerilekua, baina lanak aurrera joan ahala zehaztuko dute berriro noiz irekiko duten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide