Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak hainbat datu eman du asteburuko denboraleak eragindako kalteei buruz. Portuei buruz azalpenak eman ditu, eta eskualdeari dagokionez, Zumaiako, Getariako eta Orion egin beharreko lanaz hitz egin du.
Orion, esaterako, lehenbailehen hasiko dira barra konpontzen. Larrialdiko izapideak martxan dira, baina kalteak areagotu egin daitezkela esan du, eta nabigazio kanala inbaditu dezakeela. Gutxienez 1.000.000 euro kostako da zati hori indartzea.
Getarian portuko bulegoetan hainbat kalte zenbatu dute, baita pantalanetan ere.
Azkenik, Zumaian barran dauden kalteak konpondu beharko dituzte, eta uharridian erorita jarraitzen duen garabia handik atera.