Zestoan inauteriak prestatzeko bilera egingo dute ostegunean

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 4a

Zestoako inauterietako irudi bat (Danbolin). Zestoan inauterietarako prestaketak hasiko dituzte aste honetan bertan. Ostegunean (otsailak 6) bilera egingo dute, 19:00etan, Kultur Etxean. Bilera irekian landuko dituzten gaiak dira: martxoaren 1ean (larunbata) haur mozorrotuen desfilea, eta arratsaldeko jarduerak. Eta, gaueko helduen desfilea. Antolatzaileak zeintzuk izan daitezkeen hitz egingo dute. Horrez gain, martxoaren 4an (asteartea), haurrentzako ekitaldien antolaketaz ere jardungo dira osteguneko bileran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide