Kopla kantari, usadioa galdu ez dadin

Olatz Prat 2014ko otsailaren 4a

Orain urte batzutako irudian, Matxinbentan kantuan (Argazkia: Ibon Errazu) Astearte soila izateko, festa kutsua hartuko du gaur egunak eskualdeko txoko ugaritan, bihar Santa Ageda eguna izanik, gaur bezperako ohiko kantuak izango baitira han eta hemen. Ikastetxeetako haurrak, irakasleak eta gurasoak izango dira gaur kaleak doinuz jantziko dituztenak. Aizarnazabalen, esaterako, larunbatean atera ziren kantuan, hogeigarren urtez, Adiskide Bertso Eskolako kideak, Aitor Mendiluze bertsolariak lagundurik. Aste osoko festa Matxinbentan gaur hasiko dira festak, eta datorren igandera arte adin eta gustu guztientzako egitaraua osatu dute. Azpeitiko Udalaren diru laguntzaz gain, aurten ohi baino laguntza handiagoa eman die Beasaingo Udalak, «auzokoak ez direnak ere erakartzeko egitaraua osatzeko baldintzarekin», adierazi dute festa batzordeko kideek. «Horregatik, orain arte itzali samar izan den larunbat arratsaldea indartu» nahi izan dute. Larunbat arratsaldekoak izango dira, beraz, San Martin festetarako festa batzordeak dakartzan berrikuntzak. 17:00etan txakurren abilezia erakustaldia egingo dute frontoi ondoko zelaian. Bestetik, haurrentzako eskaintza zabalagoa izango da. Larunbat arratsaldean puzgarriak egongo dira, eta baita txokolate beroa ere. Matxinbentako San Martin jaiak Otsailak 4,asteartea
  • Goizean, auzotarren santa eskea Laja eta Izer trikitilariekin eta Loidisaletxe eta Agin Laburu bertsolariekin.
  • Gauean, suak.
  • Gero, eskekoen etorrerarekin erromeria izango da.
Otsailak 5, asteazkena
  • 11:00etan, meza Azpeitiko jubilatuen abesbatzarekin.
  • Ondoren, hamaiketakoa.
Otsailak 7, ostirala
  • 22:00etan, mus txapelketa  Beheko Tabernan. Izen-ematea 21:30ean izango da eta 20 euro kostako da bikoteko.
Otsailak 8, larunbata
  • 17:00etan, txakurren abilezia erakustaldia egingo dute.
  • Arratsaldean, umeentzako puzgarriak egongo dira.
  • Ondoren, txokolate jana egingo dute.
  • Gauean, bertso afaria egingo dute Aitor Sarriegi eta Iñigo Manzisidor Mantxi bertsolariekin. Afarirako txartelak aurrez salgai Beheko tabernan edo 943-886315 telefonora deituta.
  • Ondoren, erromeria Lidia eta Xabierrekin.
Otsailak 9, igandea
  • Goizean, txistularien eresia.
  • 11:00etan, meza.
  • Ondoren, itsulapiko puskatzea egingo dute.
  • pEguerdi aldera, pilota partidak jokatuko dituzte Azpeitiko Ilunpe Elkarteko pilotariek.
  • Goiz osoan, artisauen azoka.
  • Arratsaldean, herri-kirol jaialdia. Aizkoran Irazu eta Larrañaga, eta harri jasotzen Aimar eta Izeta IV.a.
  • Ondoren, Matxinbentako otarraren zozketa egingo dute.
  • Egun osoan zehar, Hitzeder eta Joseba trikitilariek alaituko dute giroa.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide