Lana bilatzeko interneteko zerbitzua jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak

Karkara.eus 2014ko otsailaren 4a

Lan poltsan izena eman, datuak eta curriculuma nahi duenean eguneratu eta lan eskaintzak ikusi, onartu eta jarraitzeko aukera izango du erabiltzaileak

Urola Kostako Lan-Poltsa sortu zuen 2012an Urola Kostako Udal Elkarteak eta orain, 2014an pausu bat...

Lan poltsan izena eman, datuak eta curriculuma nahi duenean eguneratu eta lan eskaintzak ikusi, onartu eta jarraitzeko aukera izango du erabiltzaileak

Urola Kostako Lan-Poltsa sortu zuen 2012an Urola Kostako Udal Elkarteak eta orain, 2014an pausu bat gehiago eman dute erabiltzailearengana gerturatzeko: lan-poltsa hori internetez erabiltzeko aplikazioa jarri dute martxan www.enplegua-urolakosta.org webgunean.

Webgune horretan lan-eskaintzak azkarrago eta erosoago kudeatu ahal izango ditu erabiltzaileak, interneten dagoenez, berak nahi duenean erabili baitezake. Horretarako, aplikazioan izena eman eta datuak sartu beharko ditu lan bila dabilen pertsonak. Alta egiteko, erabiltzaile izena eta pasahitza sortu behar ditu. Hori eginda, lan-eskaintzen informazio guztia eskuragarri izango du interneten eta horien jarraipena mezu elektroniko bidez egin dezake.

Lan-poltsan izena eman duten erabiltzaileen artean eskatutako ezaugarriak betetzen dituzten pertsonen zerrenda bat egiten dute lan eskaintza bat iristen den bakoitzean. Hautagai horiekin harremanetan jartzen dira mezu elektroniko bidez eskaintza egin duen enpresara curriculuma bidali nahi duen ala ez galdetzeko. Horrela, erabiltzaileak baiezkoa ematen duenean bere datuak enpresara bidaltzen dituzte.

Enpresen lan eskaintzak ere interneten

Enpresek ere lan eskaintzak internet bidez egiteko aukera izango dute aplikazio berri honekin. Horrela, mezua jasotzean Udal Elkartea kontaktuan jarriko da enpresarekin eskaintzaren nondik norakoak zehaztu eta webgunean argitaratzeko.

Bestelako laguntza zerbitzuak

Lan eskaintzak kudeatzeko aukeraz gain, bestelako laguntza zerbitzuak ere ematen Urola Kostako Udal Elkarteak:

TAILERRAK ETA IKASTAROAK: Konpetentziak garatu, lana bilatzeko bide berriak ezagutu eta hautaketa prozesuei aurre egiten ikasteko

LANBIDE, Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman eta curriculuma eguneratzeko aukera

ENPLEGU ETA AUTO-ENPLEGU ORIENTAZIOA: Arreta pertsonalizatua, ekintzen plangintza eta negozio berria abian jartzeko laguntza

ENPLEGU ZENTROA: Ordenagailuak internetekin, langile teknikoen laguntza eta informazioa lan-eskaintzen, prestakuntzaren eta beken inguruan.

Argibideak edo informazio gehiago nahi duenak Urola Kostako Udal Elkartera edo Lan-Poltsara jo dezake, 943 89 08 08 telefono zenbakira edo lanpoltsa@urolakosta.org helbide elektronikora.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide