Afrika ezagutzeko hainbat ekimen antolatu dute Zarauzko Gaztelekuan

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 4a

Boubacar Fall dantzariak emango ditu perkusio eta dantza tailerrak. Inauteriak gerturatzen ari direla eta, Afrika gaitzat hartu eta Zarauzko Gaztelekuak kontinente horretako bizimodua eta kultura ezagutzeko hainbat ekimen antolatu du. Otsailean zehar egingo dituzte jardunaldiak;  larunbatetan afrikar perkusioa eta dantza ikastaroak eskainiko dituzte, doan. 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira horiek, eta Boubacar Fallek emango ditu. Senegalgo ballet konpainia nazionaleko dantzaria da Fall, eta Mayumana konpainiako kidea. Hilaren 8an izango dira lehenbiziko saioa: 17:00etan perkusioari buruzkoa eta 19:00etan dantzaren ingurukoa. Saio horietan erabakiko dute datozen eskoletako datak eta ordutegia. Interesa dutenek astean zehar eman beharko dute izena, Gazte Informazio Bulegoan. Informazio zabalagoa eskuratu nahi duenak zarautzgazte.blogspot.com.es bloga bisita dezakete edota 943-005122 telefonora deitu. Inauteri Festa Martxoaren 1ean egingo dute, bestalde, Inauteri Festa. Tailerretan ikasitakoa praktikan jarri eta parte-hartzaile guztien artean festa afrikarra egingo dute, Fallen taldeak lagunduta. Jarraian, dantzaldia izango da Zinema pilotalekuan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide