Jantoki beganoa izango da ostegunean, Zarauzko Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 4a

Hileko lehenbiziko ostegunero bezala, etzi jantoki begano bilakatuko da Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrika. Tito, P. Bong, Silvia eta Eric sukaldariek prestatuko bi plater eta postrea dastatu ahalko dira, borondatearen truke. Ahal den neurrian, jakiok baratza ekologikoetan erosiko dituzte. 20:30etik aurrera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide