Joseba Egaña: “Olatu handiak eta marea biziak batu direlako izan dugu hain itsaso handia”

Baleike 2014ko otsailaren 3a

Eguraldiarekin lotutako larrialdi egoerak igertzen lehenak dira. Euskalmeteko bulegoetan segituan ohartu ziren igande goizaldean ezohiko indarrarekin joko zuela itsasoak. Han egiten du lan Joseba Egaña metereologo zumaiarrak. Negu honetan pairatzen ari garen denboraleen inguruko azalpenak eman dizkigu, eta iragarpena ere egin digu: gutxienez otsailaren 15a arte berdin jarraituko dugu. Martin Garitano ahaldun nagusia izan da Zumaian, kalteak ikusten Olatuak eta marea biziak “Gu segituan ohartu ginen alerta gorria ezartzeko moduko parametroen aurrean geundela. Alerta gorria oso noizbehinka deitzen da, bost urtetik behin edo; Kalte materialak asko izan dira baina zorionez oraingoan itsasoak ez du inor eraman, besteak beste, neurri zorrotzak hartu direlako”. Igande goizaldeko itsasoaren ezohiko indarra azaltzeko faktore bat baino gehiago hartu behar da kontuan, Egañak azaldu duenez: “Olatuak handiak izan dira, baina izan ditugu handiagoak, egia da; olatuen tamaina adierazgarria sei-zazpi metrokoa izan da —tamaina adierazgarria: denbora tarte batean olatuak neurtu, handienen herena aukeratu eta batazbestekoa egin–, eta olaturen bat izan da bederatzi metro ingurukoa. Oso handiak, baina lehen ere izan ditugu. Oraingoan gertatu dena da aldi berean urteko marea bizienetakoak egokitu direla. Bilboko portuan, goizeko 6:00etan, 4,94 metroko itsasgora neurtu zen. Urte osoan agian irailean izango dugu marea biziagoren bat. Bi faktoreak batu direlako izan dugu hain [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide