Martin Garitano ahaldun nagusia izan da Zumaian, kalteak ikusten

Baleike 2014ko ots. 3a, 19:05

Gaur goizean, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Iñaki Agirrezabalaga alkatea asteburuko denboraleak eragindako kalteak ikusten izan dira. Itzurun hondartzan, hondarretara jaisteko dauden eskaileretan kalteak eragin ditu itsasoak. Petril zatiak ere puskatu ditu. Hondar ugari ere eraman du urak, eta ohi baino gehiago ageri dira haitzak, zati batean. Parolari dagokionez, goialdeko petrila eraman du, bai aurrealdean, bai barra zaharrean. Beheko bidearen zati handi bat ere jan egin du itsasoak. Eta horri gehitu behar zaio garabia uretara bota zuela. Garabia noiz eta nola atera aztertu behar da. Barra itxita egongo da erabat konpondu artean. Udala Itzurun hondartzako zein Parol bideko kalteak zerrendatzen hasia da, lehenbailehen konponketa lanei ekiteko. Kalte horien berri ere emango die portu eta itsas erakunde publikoetako arduradunei.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide