Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatuko dute herriko ikastetxeetako ikasleek eta Beheko Plaza abesbatzako kideek. Haurrek bazkalostean eta abesbatzakoek 18:00etatik aurrera. Hemen daukazue egitaraua: Zumaiako Herri Eskola: Eguraldia ona bada...
Bihar, otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatuko dute herriko ikastetxeetako ikasleek eta Beheko Plaza abesbatzako kideek. Haurrek bazkalostean eta abesbatzakoek 18:00etatik aurrera. Hemen daukazue egitaraua: Zumaiako Herri Eskola: Eguraldia ona bada, 15:00etan elkartuko dira Aita Mari eraikinean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak: HHkoak ikastetxe inguruko kaleetan ibiliko dira santaeskean. LHkoak herrian ibiliko dira kantuan, eta Ondartxo plazan amaituko dute saioa. Eguraldi txarra egiten badu, ikastetxean bertan ospatuko dute. Maria eta Jose Ikastetxea: 14:45etik 16:45era, ikastetxean, Brankan, Otezurin eta San Juan Egoitzan kantatuko dute ikasleek. Beheko Plaza abesbatza: 18:00etan hasita (eguraldia lagun) Beheko Plaza abesbatzako kideak kantuan kalez-kale ibiliko dira.