Zuloa N-634 errepidean, Zarautz eta Getaria artean
Itsaso zakarraren ondorioz, kostaldeko N-634 errepidea izan da kaltetuenetako bat. Zarautz eta Getaria artean, itsasoak errepide zati bat eraman du, baina gaur arratsaldean errepidea trafikoari irekitzea lortu dute. Errei bat dago zabalik eta semaforo bidez txandakako zirkulazioa ezarri dute. Konponketa lanak premiaz hasteko tramiteak hasi ditu Aldundiak; hilabete bateko epean errepidea konponduta egotea aurreikusi du.
Getaria eta Zumaiako errepidean ere kalteak izan dira denboralearen ondorioz. Hala ere, errepidea zabalik dago 6:00etatik.