Parol osoa itxita izango da Zumaian konpondu bitartean

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 3a

Martin Garitano Zumaian izan da denboraldeak sortutako kalteak bertatik bertara ezagutzen. Asteburuan izandako denboraleak kalteak eragin ditu Zumaian. Zumaiako Udaletik jakinarazi dutenez, "inguruko herrietan baino zorte hobea" izan dute Zumaian "txikizioak ez baitira horren handiak izan". Dena dela, gaur goizean zehar Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia Zumaian izan da itsasoak eragindako kalteak bertatik bertara ezagutzeko. Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalak eta Martin Garitanok  Itzurun hondartza ingurua eta Parol bidea ikuskatu dituzte. Kalteei dagokionean, Itzurun hondartzara jaisteko eskilaratan hainbat petril  puskatu ditu itsasoak. Horretaz gain, hondar ugari eraman du urak eta haitzak agerian geratu dira. Bestetik, Paroleko horman kalteak eragin ditu denboraleak. "Aurrez parolaren zati bat itxita zegoen urte hasierako denboraleak eragindako kalteen ondorioz. Orain, parol osoa dago itxita eta horrela jarraituko du konpondu bitartean" azaldu dute. Zumaiako Udala denboraleak eragindako kalte guztien zerrenda egiten ari da eta horien berri emango die Espainiako Ingurumen Ministerioko Kosta zuzendaritzari. Udalaren asmoa konponketa lanekin lehen baitlehen hastea da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide