Orioko itsasaldia irudietan

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 3a

Itsasoak barra zatia eraman du. (Egilea: Aiora Larrañaga) Larunbata eta igandea artean azken urtetan izandako denboralerik gogorrenak kolpatu zuen euskal kostaldea eta kalte larriak sortu ditu eskualdeko kostaldeko herrietan. Orioko Udaleko zinegotziak eta teknikariak igande goizean izan ziren hondartza aldean eta Udaletik jakinarazi dute, erdiko txiringitoan, surf taldeko lokalean, malekoian eta dunetan izan direla txikizio handienak. Horretaz gain, barraren bukaerako zatia ere birrinduta geratu da. Gaur Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitano Orion izango da, itsasoak sortu dituen txikizioak bertatik bertara ikusteko. Horretaz gain, Orioko Udaletik azaldu dutenez Orioko alkate Beñat Solaberrieta, "kostaldeko gainontzeko herrietako alkateekin bilduko da laster, elkarrekin egoera aztertzeko, irtenbide bateratuen bila". Bestetik, Udaletik gogorarazi dute "segurtasun neurriak herritarrak babesteko" hartzen direla. Beraz, Udalak herritarrei eskatu die udaltzainen aginduak betetzeko eta zintaz hesitutako eremuetan barrena ez ibiltzeko.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide