"Hiztunpolisa" euskararen norabidean mugarri

Karkara.eus 2014ko otsailaren 3a

Topaguneak antolatutako jardunaldiaren baitako "Hiztunpolisa, euskaltasunaren norabideaz apunteak" mahai inguruaren nondik norakoak jaso ditu Iñaki Iturainek.

Euskaltzaleen Topagunek antolatuta, pasa den

ostegunean, urtarrilak 30, egun osoko jardunaldia izan zen Durangon: Topaldia

XI, gure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzen. Topaketaren gaia

motibazioa izan zen, euskararekiko motibazioa. Jardunaldiaren barruan, bazkal

osteko saioa mahai-inguru bat izan zen. Haren gaia: Jon Sarasuak duela hilabete

gutxi plazaratutako liburua, Hiztunpolisa, euskaltasunaren norabideaz

apunteak. Liburuaren gainean jardun ziren hizketan mahaiaren inguruko hiru

solaskideak: Belen Uranga eta Iñaki Martinez de Luna soziologoak eta Iñigo

Fernandez Ostolaza publizitatean aditua, gidari Maite Artola Euskadi Irratiko

esataria zutela.

Saio jendetsua izan zen, 100 lagunetik gora

hartzen duen Landako elkartegia-ren aretoa betea zen. Euskalgintzako jende

esanguratsua zen bertan. Jon Sarasuak berak egin zuen liburuan dioenaren

nolabaiteko aurkezpena. 300 bat orrialdeko idatzian gai asko lantzen

dituen arren, ideia orokor pare bat ederki laburtu zituen,

15 bat minutuko saioan. Ariketa zaila inondik ere. Ederki burutu zuen, hala

ere.

Euskalgintzak XXI. mendean hartu beharko

lukeen norabidearen oinarriak azaltzen ditu liburuan Aretxabaletako oriotarrak:

nora eta nola. Baikor kritikoaren jantzian, onartu zuen azken 50 urteotan

egindakoa asko dela, baina ez dela aski, asko eta aski ez direla berdinak.

Euskaldunok ondo sustraitua dugula iraupen sena, eta horregatik dagoela,

daukagula, bizirik euskara. Baina egungo egoeran, globalizazioaren garaian,

zailtasunak biderkatzen ari zaizkigu eta, aurrerantzean, erronkatik onik

aterako bagara, kinka larria gaindituko badugu, izango da euskalgintzak,

euskararen komunitateak, oinarri aski sendoak ezarriko dituelako, euskarari

bizirik eusteko, amaren suak piztuta segitu dezan, euskarak jarraitu dezan gure

etxeko hizkuntza izaten. Eta, horretarako, sukaldea dugu funtsa, giltzarri eta

gakoa. Aitaren etxea izango da era batekoa edo bestekoa, baina amaren suak

bizirik behar du eta, horretarako, sukaldea landu behar dugu. Eta sukaldeak

denok behar gaitu, gutxieneko printzipio batzuen gainean denak ados. Eztabaidak

egin genitzake, izan ditzakegu, etxeak nolakoa behar duen: baserria, txaleta,

adosatua edo pisu bat, gure herriak independentzia politikoa beharrezkoa duen,

autonomia nahikoa ote den… Baina sukaldean ideologia politiko guztiak kabitu

daitezke, sukaldeko atea ezin zaio inori itxi, ezin du alderdi politikorik

bazterrean utzi, izatekotan alderantziz izango da. Euskara ezin zaio lotu

ideologia jakin bati, are gutxiago partidu politiko edo joera konkretu bati;

hori erabateko galbidea izan liteke.

Jon Sarasuak, era berean, hiru hanka jartzen

dizkio euskalgintzaren antolaketari: erakunde publikoak, gizarteko erakundeak

eta kapitalari lotutako ekimen pribatua, hirurak beharrezkoak. Baina

etorkizunean, onik aterako baldin bagara, zentraltasuna behar du euskalgintza

ondo antolatu beregainak, hiru hanka horien gainean oinarrituta. Hori irabazi

behar dugu. Orain arte ez da egin, erdigunean egoteko, alderakarga nabarmena

izan dute euskalgintzako erakunde garrantzi handiko jakin batzuek. Eta alde

batera lerratze horri uztea urgentea du euskalgintzak, laster eta ondo egin

beharrekoa da. Topagunea bera jarri zuen Jonek hori egin lezaketenen adibide

moduan, dagoeneko bide horretan ari direnena.

Mahai inguruan parte hartu zuten guztiek balio

izugarria aitortu zioten Jon Sarasuak liburuan egindako ekarpenari. Iñigo

Fernandez Ostolazak mugarritzat jo ere egin zuen, aurreikusiz eragin handia

izango duela euskal gizarteak emango dituen urratsetan. Erantsi zuen

euskalgintzak behar duen, eta ia denok aldarrikatzen dugun, ziklo-aldaketa

behar bezala egiteko, Jonek asmatu duela piezak egoki lotzen. Iñigok, bere

aldetik, Jonen diskurtsoaren barruan behar bezala baloratua ikusten ez dituen bi

osagai ekarri zituen eztabaidara:

Batetik, hizkuntzaren espresibitatea eta estetika. Iñigoren ustetan, hori

hizkuntzaren dimentsio zentrala da. Euskara erabiltzeko oso motibatuta egonda

ere, komunikazio premiak asetzeko adinako euskara ez duen hiztunak jai du, bai

hiztunak bai euskarak.

Bestetik, Iñigoren

ustez, kulturgileak ez dira soilik hiztun komunitatearentzako gasolina

sinboliko ekoizleak. Komunitate bateko kide sentiarazteaz gain, gozamen

estetikoa eskaini behar digute, emozioa, bestela ez dira iritsiko komunitatearentzako

ezer izatera.

Aipatzeko moduko

beste ekarpen bat ere egin zuen Iñigok eztabaidara: hedonista ezaxolatitik

militante patetikora dagoen tartea, esanez hor nonbait gabiltzala guztiok. Bere

ustez, hedonista arduratsuak eta militante irribarretsuak behar ditu euskal

komunitateak. Lehen-da-bizi. Bizitza gozatzen eta zoriontsu izaten laguntzen

diguten kontuen artean txertatu behar dugu hizkuntza eta kulturaren

transmisioa. Baita euskalgintza ere.

Jardunaldia bukatuta, Durangoko Plateruena Kafe

Antzokira jo zuten liburuaren egile Jon, haren iruzkingile Iñigo, egun

hartakoak kronika honetara ekarri dituena eta Topaldiaren antolatzaile eta

Topagunearen lehendakari Mikel Irizar, gaztetan uda Orion pasatzen zuen

ormaiztegiarra. Tabernan, zerbeza bana eskuan, topa egin genuen laurok

etorkizun hobe baten oinarrietan adostasuna dugula ospatzeko.

Topaguneak antolatutako jardunaldiaren baitako "Hiztunpolisa, euskaltasunaren norabideaz apunteak" mahai inguruaren nondik norakoak jaso ditu Iñaki Iturainek.

Euskaltzaleen Topagunek antolatuta, pasa den ostegunean, urtarrilak 30, egun osoko jardunaldia izan zen Durangon: Topaldia XI, gure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzen. Topaketaren gaia motibazioa izan zen, euskararekiko motibazioa. Jardunaldiaren barruan, bazkal osteko saioa mahai-inguru bat izan zen. Haren gaia: Jon Sarasuak duela hilabete gutxi plazaratutako liburua, Hiztunpolisa, euskaltasunaren norabideaz apunteak. Liburuaren gainean jardun ziren hizketan mahaiaren inguruko hiru solaskideak: Belen Uranga eta Iñaki Martinez de Luna soziologoak eta Iñigo Fernandez Ostolaza publizitatean aditua, gidari Maite Artola Euskadi Irratiko esataria zutela.

Saio jendetsua izan zen, 100 lagunetik gora hartzen duen Landako elkartegia-ren aretoa betea zen. Euskalgintzako jende esanguratsua zen bertan. Jon Sarasuak berak egin zuen liburuan dioenaren nolabaiteko aurkezpena. 300 bat orrialdeko idatzian gai asko lantzen dituen arren, ideia orokor pare bat ederki laburtu zituen, 15 bat minutuko saioan. Ariketa zaila inondik ere. Ederki burutu zuen, hala ere.

Euskalgintzak XXI. mendean hartu beharko lukeen norabidearen oinarriak azaltzen ditu liburuan Aretxabaletako oriotarrak: nora eta nola. Baikor kritikoaren jantzian, onartu zuen azken 50 urteotan egindakoa asko dela, baina ez dela aski, asko eta aski ez direla berdinak. Euskaldunok ondo sustraitua dugula iraupen sena, eta horregatik dagoela, daukagula, bizirik euskara. Baina egungo egoeran, globalizazioaren garaian, zailtasunak biderkatzen ari zaizkigu eta, aurrerantzean, erronkatik onik aterako bagara, kinka larria gaindituko badugu, izango da euskalgintzak, euskararen komunitateak, oinarri aski sendoak ezarriko dituelako, euskarari bizirik eusteko, amaren suak piztuta segitu dezan, euskarak jarraitu dezan gure etxeko hizkuntza izaten. Eta, horretarako, sukaldea dugu funtsa, giltzarri eta gakoa. Aitaren etxea izango da era batekoa edo bestekoa, baina amaren suak bizirik behar du eta, horretarako, sukaldea landu behar dugu. Eta sukaldeak denok behar gaitu, gutxieneko printzipio batzuen gainean denak ados. Eztabaidak egin genitzake, izan ditzakegu, etxeak nolakoa behar duen: baserria, txaleta, adosatua edo pisu bat, gure herriak independentzia politikoa beharrezkoa duen, autonomia nahikoa ote den… Baina sukaldean ideologia politiko guztiak kabitu daitezke, sukaldeko atea ezin zaio inori itxi, ezin du alderdi politikorik bazterrean utzi, izatekotan alderantziz izango da. Euskara ezin zaio lotu ideologia jakin bati, are gutxiago partidu politiko edo joera konkretu bati; hori erabateko galbidea izan liteke.

Jon Sarasuak, era berean, hiru hanka jartzen dizkio euskalgintzaren antolaketari: erakunde publikoak, gizarteko erakundeak eta kapitalari lotutako ekimen pribatua, hirurak beharrezkoak. Baina etorkizunean, onik aterako baldin bagara, zentraltasuna behar du euskalgintza ondo antolatu beregainak, hiru hanka horien gainean oinarrituta. Hori irabazi behar dugu. Orain arte ez da egin, erdigunean egoteko, alderakarga nabarmena izan dute euskalgintzako erakunde garrantzi handiko jakin batzuek. Eta alde batera lerratze horri uztea urgentea du euskalgintzak, laster eta ondo egin beharrekoa da. Topagunea bera jarri zuen Jonek hori egin lezaketenen adibide moduan, dagoeneko bide horretan ari direnena.

Mahai inguruan parte hartu zuten guztiek balio izugarria aitortu zioten Jon Sarasuak liburuan egindako ekarpenari. Iñigo Fernandez Ostolazak mugarritzat jo ere egin zuen, aurreikusiz eragin handia izango duela euskal gizarteak emango dituen urratsetan. Erantsi zuen euskalgintzak behar duen, eta ia denok aldarrikatzen dugun, ziklo-aldaketa behar bezala egiteko, Jonek asmatu duela piezak egoki lotzen. Iñigok, bere aldetik, Jonen diskurtsoaren barruan behar bezala baloratua ikusten ez dituen bi osagai ekarri zituen eztabaidara:

Batetik, hizkuntzaren espresibitatea eta estetika. Iñigoren ustetan, hori hizkuntzaren dimentsio zentrala da. Euskara erabiltzeko oso motibatuta egonda ere, komunikazio premiak asetzeko adinako euskara ez duen hiztunak jai du, bai hiztunak bai euskarak.

Bestetik, Iñigoren ustez, kulturgileak ez dira soilik hiztun komunitatearentzako gasolina sinboliko ekoizleak. Komunitate bateko kide sentiarazteaz gain, gozamen estetikoa eskaini behar digute, emozioa, bestela ez dira iritsiko komunitatearentzako ezer izatera.

Aipatzeko moduko beste ekarpen bat ere egin zuen Iñigok eztabaidara: hedonista ezaxolatitik militante patetikora dagoen tartea, esanez hor nonbait gabiltzala guztiok. Bere ustez, hedonista arduratsuak eta militante irribarretsuak behar ditu euskal komunitateak. Lehen-da-bizi. Bizitza gozatzen eta zoriontsu izaten laguntzen diguten kontuen artean txertatu behar dugu hizkuntza eta kulturaren transmisioa. Baita euskalgintza ere.

Jardunaldia bukatuta, Durangoko Plateruena Kafe Antzokira jo zuten liburuaren egile Jon, haren iruzkingile Iñigo, egun hartakoak kronika honetara ekarri dituena eta Topaldiaren antolatzaile eta Topagunearen lehendakari Mikel Irizar, gaztetan uda Orion pasatzen zuen ormaiztegiarra. Tabernan, zerbeza bana eskuan, topa egin genuen laurok etorkizun hobe baten oinarrietan adostasuna dugula ospatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide