BIDEOA: Indar handiz atera da olatua Talaipe aurrera, jendetza begira zegoela

Baleike 2014ko otsailaren 2a

Arratsaldeko eguraldi atsegina bultzatuta, jende oldea bildu da parolbidean, Kresala parean eta Santiagoko hondartzan, itsasgorarekin olatuen ikuskizunaz gozatu nahian. Kresala aurrean itxi dute bidea udaltzainek, olatuek gainezka egitea espero baitzen...

Arratsaldeko eguraldi atsegina bultzatuta, jende oldea bildu da parolbidean, Kresala parean eta Santiagoko hondartzan, itsasgorarekin olatuen ikuskizunaz gozatu nahian. Kresala aurrean itxi dute bidea udaltzainek, olatuek gainezka egitea espero baitzen. Eta hala gertatu da. Batik bat olatu batek egin du jauzi indar handiz Talaipe aurrera, bideoan ikus dezakezuen modura. Olatuak indartsu sartu dira errioan barrena ere, eta arranplatik moila aldera atera dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide