Itsasaldiak eragindako kalteak zenbatzen ari dira kostako herrietan

Nerea Uranga 2014ko otsailaren 2a

Goizaldeko itsasaldiak eragindako kalteak identifikatzen eta zenbatzen ari dira Urola Kostako herrietan. Getaria eta Zarautz arteko errepidean zulo handi bat egin da eta itxita dago. Zarauzko Udalak, berriz, protokolo guztiak aktibatu ditu eta bertan FCC, Gurutze Gorria, udal langileak, udaltzainak, babes zibila eta suhiltzaileak lanean ari dira. Zarautzen, esaterako, Martin Garitano ahaldun nagusiaren bisita jaso dute gaur eguerdian. Hala jakinarazi du Zarauzko Udalak Twitter bidez. Gaur alerta laranja dago ezarrita kostan eta bihar horia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide