Urtero legez, Zarauzko Kirol Patronatuak kirolari onenak saritu ditu. Atzo izan zen ekitaldia Modelo aretoan. Guztira, zazpi sari banatuko zituzten. Estibaliz Alvarezek jaso zuen emakume kirolari onenaren saria. Atletico San Sebastian sofbol taldeko jokalaria da zarauztarra, eta iaz Espainiako Txapelketa irabazi zuen. Bestalde, iaz Euskal Beisbol eta Sofbol Federazioak kadeteetan jokalari onena izendatu zuen Alvarez.
Esti Alvarezek Iban San Martin zinegotziaren eskutik jaso zuen saria. Amaia Ventas
Ager Valderrey judokari eman zioten gizonezko kirolari onenaren saria. Lizardi judo taldeko kideak Espainiako Txapelketan junior mailan parte hartzeko plaza irabazi zuen, besteak beste.
Ager Valderrey saria jaso zuen unean, Eider Illarramendi jarduneko alkatearekin. Amaia Ventas
Zast Zarauzko Saskibaloi emakumezko kadete taldeari eta Zarautz Rugby Taldeari ere aitortuko zieten euren lana.
Zasteko kadeteak Modeloko oholtza gainean, Dan Lertxundi entrenatzailearekin. Amaia Ventas
Juan Antonio Mendizabal eta Ernike Kortajarenari ere halterofiliaren alde boluntario lanetan jardun izanagatik ere omendu zituzten.
Juan Antonio Mendizabal (lehenengo planoan) eta Ernike Kortajarena omendu zituzten. Amaia Ventas
Codeam enpresa ere saritu dute triatloiari eskainitako babesagatik. Halaber, Libe Altuna eskubaloi jokalari ohiak jasoko du kirol ibilbidearen aitorpena. Bederatzi denboralditan Bera Bera taldean jokatu eta iazerretiratu zen.
Libe Altuna eskubaloi jokalari ohia eta Karmele Alberdi zinegotzia. Amaia Ventas
Ainhoa Murua triatletariak eta Aritz Aranburu surflariariak ezin izan zuten bertaratu, baina lehenbizikoaren mutil lagunak, Jon Unanuek eta bigarrengoaren managerrak, Artzai Gomezek jaso zuten haien izenean aipamen bereziaren oroigarria.
Ezkerrean, Jon Unanue Ainhoa Muruaren mutil laguna eta eskuinean Artzai Gomez, Aritz Aranbururen managerra. Ane Eizmendi zinegotziak eman zien oroigarria. Amaia Ventas