Mor Moreren diskoa aurkezteko kontzertu akustikoa egingo dute Zarauzko Putzuzulon, hilaren 7an

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 31

http://vimeo.com/85419727

http://vimeo.com/85419727 Datorren ostiralean, otsailaren 7an kontzertu akustikoa eskainiko dute Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Hain zuzen, Mor More hirukote zarauztarraren Izuak eta Suak diskoa aurkezteko Mor More bera, Arrutiko Intxaurrak herrikidea eta Kasernarat taldeko abeslaria, Eneritz Furyak ariko dira zuzenean. 22:30ean hasiko dira emanaldiarekin, eta sarrera bakoitzak hiru euro kostako du. "Dena ongi joanez gero", Arraio irratian ere emango dute. Informazio gehiago eskuratzeko, Putzuzuloren zein Arraio Irratiaren webguneak bisita daitezke. http://www.youtube.com/watch?v=qLTWLyTehjs http://www.youtube.com/watch?v=Br8G_QLWtx0

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide