Santaeskean aterako dira ehunka lagun egunotan

Urola Kostako Hitza 2014ko urt. 31a, 16:55

Datorren asteazkenean Santa Ageda eguna dela eta, santaeskean aterako dira ehunka lagun egunotan. Bihar entzungo dira lehen koplak, baina jarduera gehienak datorren asteatean, izango dira, Santa Ageda bezperan. Hona hemen, herriz herri, egunotan izango diren santaeske saioak: AIA Otsailak 4, asteartea
  • Goizean, Lardizabal Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak sei taldetan banatu eta auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira kantuan, eguerdira arte.
  • Arratsaldean, herritarrak herrigunean bilduko dira kanturako.
AIZARNAZABAL Bihar, larunbata
  • Goizeko 9tan hasita, Adiskide Bertso Eskolako kideek santaeskea egingo dute hogeigarren urtez. Betidanik parte hartu izan duen Aitor Mendiluze bertsolariarekin batera auzoz auzo ibiliko dira egun osoan zehar. Biltzen duten dirua bertso eskola mantentzeko izango da.
Otsailak 4, asteartea
  • Astearte goizean Basakaitz Herri Ikastetxeko haurrak Zubialde auzora joango dira trikitilariekin, han 11:00etakoa egin eta eskolara itzuliko dira txikienekin herriko kaleetan abesteko. Biltzen dutenarekin merienda egingo dute.
AZKOITIA Otsailak 4, asteartea - Floreaga Ikastetxea
  • 11:30ean, ikasleak kalean zehar arituko dira kantuan.
  • 12:15ean, ikastetxe atarian koplak abestuko dituzte.
  • 19:00etan guraso, irakasle eta ikasle talde bat kalez kale ibiliko da. Hiru lagun bat-bateko koplatan ariko dira. Bildutako dirua Beningo Kaleko Haurren proiektu solidariorako izango da, Gazteak eta Garapena Elkarteari lagunduz.
- Xabier Munibe ikastola
  • Goizetik eguerdira bitartean, DBHko ikasleak kalez kale arituko dira kantuan.
  • Goizean, LHko eta DBHko ikasleek saioa eskainiko dute, ikastetxean.
  • 16:30ean, HH eta LHko ikasle eta irakasleak kopla zaharrak eta berriak abestuko dituzte, ikastetxeko jolaslekuan. Bertso eskolako ikasleak izango dira koplari.
AZPEITIA Otsailak 4, asteartea -Ikasberri Azpeitiko Ikastola
  • 15:00etan DBH4ko ikasleak Loiola inguruan hasiko dira kantari, bertsolari eta trikitilariekin batera. 16:30ean Ikastolako gainontzeko ikasleekin bildu eta atarian abestuko dute denek batera.
  • 19:00etan, Jose de Artetxe inguruan bildu eta kalez kale ibiliko dira guraso, ikasle eta irakasleak, bertsolari eta trikitilariek lagunduz.
-Urola Ikastola Azkoitia Azpeitia BHI eta Karmelo Etxegarai Ikastola
  • Karmelo Etxegaraiko LH5ekoak, San Martin egoitzara joango dira kantuan.
  • 11:00tan: DBH 1ko ikasle denak (5 gelatakoak), Karmelo Etxegarai ikastolara joango dira (Perdillegira) eta han frontoi estalian abestuko dute bertako ikasleekin batera.
  • Ondoren, gure ikasleak 2 multzotan banatuko dira: talde bat Euskal Herria kaleko Karmelo Etxegarai ikastolara joango da eta han abestuko dute. Gero Sanjuandegi auzoan ibiliko dira kantatzen. Beste taldekoek San Martin egoitzara joango dira. Gero alde zaharrera joango dira (Enparantza nagusira, azokara, Foruen ibilbidea…)
  • 12:30tan denak anbulategi aurrean elkartuko dira eta han beste saio bat egingo dute
  • 13:00tan ikastolara itzuliko dira azken abestiak kantatzera.
-Iraurgi Ikastetxea
  • 12:00etan Lehen Hezkuntza eta DBH 1-2koek kolak abestuko dituzte, trikitilariez lagunduta, Betharrametan.
  • 16:30ean, HH 3, 4 eta 5. mailakoek Milagrosako atarian abestuko dituzte koplak.
  ERREZIL Otsailak 4, asteartea - San Martin Eskola
  • Goizean, ikasleak herri inguruan arituko dira kantuan.
GETARIA Otsailak 4, asteartea -Iturzaeta Herri Eskola
  • Arratsaldeko 14:30ean irtengo dira Lehen Hezkuntzako ikasleak eta ibilbide hau egingo dute: Potzuaga, Kristobal Balenziaga, Herrerieta, Elkano , Katrapona, Kale Nagusia, eta frontoian bukatuko dute.
  • Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak 15:15ean plazan elkartuko dira Lehen Hezkuntzakoekin, eta alde zaharreko buelta egingo dute.
  • 2 eta 3 urtekoak 15:45ean frontoira jaitsiko dira.
ORIO -Zaragueta Herri Eskola:
  • 10:00etatik aurrera HH5 eta LHko ikasleak eta irakasleak kalez kale ibiliko dira kantuan, Eguneko Zentroan, Jubilatuen Etxean edota plazan geldiuneak eginez.
ZARAUTZ Otsailak 4, asteartea -Salbatore Mitxelena Ikastola
  • 14:30etik aurrera izango da. Haur Hezkuntzakoek kantatuko dute,  DBHko txistulariek eta bertsolariek lagunduta. Bi taldetan banatuko dira. Lehenbizikoa txikienek osatuko dute, bigarren mailara artekoek. Horiek San Pelaion zehar abestuko dute eta Eguneko Zentrora joango dira gero. Bigarren taldea hirugarren mailatik gorakoek osatuko dute eta horiek herrira joango dira koplak kantatzera. Ibilbidea Musika Plazan bukatuko dute.
-Orokieta Herri Eskola:
  • 15:15etik aurrera. Haur Hezkuntzan elkartuko dira guztiak eta gurasoen aurrean koplak kantatuko dituzte.
  • Ondoren herrira joango dira, eta hainbat lekutan kantatu. Seigarren mailakoak gainera Eguneko Zentrora eta Santa Ana Zaharren Egoitzara ere joango dira abestera.
-La Salle Ikastetxea
  • Haur Hezkuntzako ikasleak goizean eskola gelaz-gela abestuz ariko dira.
  • Ondoren, eguraldi ona badago herritik bueltatxoa egingo dute (udaletxea, maerkatu plaza eta Torre Luzea) eta ondoren bi taldetan banatuko dira. Talde bat Zaharren Egoitzan izango da 11:00etan eta beste taldea Eguneko Zentroan 11:15etan. Eguraldi txarra badago, bi taldetan banatuta egingo dituzte bixita horiek, kaleko bueltarik egingabe.
ZESTOAHerri Eskola
  • 09:15ean, LHko bost eta seigarren mailako ikasleak baserriz baserri eta kalean arituko dira kantuan.
ZUMAIA -Zumaiako Herri Eskola:
  • Eguraldia txarra bada, ikastetxean bertan ospatuko dituzte santaeskeak
  • Eguraldia ona bada, 15:00etan elkartuko dira Aita Mari eraikinean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak: HHkoak ikastetxe inguruko kaleetan ibiliko dira santaeskean. LHkoak herrian ibiliko dira kantuan, eta Ondartxo plazan amaituko dute saioa.
- Maria eta Jose Ikastetxea:
  • 14:45-16:45 bitartean ikastetxean, Brankan, Otezurin eta San Juan Egoitzan kantatuko dute ikasleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide