Hizka Mizka saioak lehiakideak behar ditu

Karkara.eus 2014ko urtarrilaren 31

Galdera-erantzun lehiaketan parte hartu eta diru pixka bat eramateko aukera eskaintzen du ETBk

ETBko Hizka Mizka saioa lehiakide bila dabil kultura orokorreko galderei erantzuteko. Adin nagusiko bi pertsonek parte hartzen dute eta galderak zuzen eran...

Galdera-erantzun lehiaketan parte hartu eta diru pixka bat eramateko aukera eskaintzen du ETBk

ETBko Hizka Mizka saioa lehiakide bila dabil kultura orokorreko galderei erantzuteko. Adin nagusiko bi pertsonek parte hartzen dute eta galderak zuzen erantzunez puntu gehien lortzen dituenak irabazten du. Gutxienez 200 euro eraman ditzake irabazleak eta trivial batean aurki daitezken moduko galderei erantzun beharko die:

Zein arkitektok egin zuen Bilbao Guggenheim Museoa?
Zein izen-abizen ditu Ken Zazpi taldeko kantariak?
Zein udaleritan dago Bilboko aireportua?
Nola deitzen da akerraren emea?
Zein markarekin lotzen duzu Steve Jobs izena?

Astelehenetik ostiralera 18:45tan ematen dute saioa ETBren Donostiako egoitzan, Miramonen. Parte hartzaileei dieta ordainduko diete bertaratzeagatik.

Lehiakide bezala joan nahi duenak ondorengo datuak eman beharko ditu hizkamizka@eitb.com helbide elektronikoan edo 943 01 16 56 telefono zenbakian:

Izena
Abizena
Adina
E-posta
Telefonoa
Helbidea
Posta kodea
Herria
Lurraldea

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide